top of page
Buscar
  • Foto del escritorUrdaibai Tour

Marmitako-errezeta


OSAGAIAK

  • Tipula bat

  • Azenario bat

  • Piper berdeak, 4 edo 5

  • Piperminaren eta piper txorizeroaren salda - 2 l

  • Hegaluzea - kilo bat eta erdi

PRESTAKETA:

Barazkiak bigunduko ditugu oliotan; tipula, azenarioa eta brunoise eran ebakitako piper berdea.

Prestatu salda, pipermin eta piper txorizero batekin, barazkiak biguntzen ari garen bitartean. Patatak zuritu eta kraskatuko ditugu. Barazkiak bigundutakoan, patatak gehituko ditugu, bai eta salda ere (aurrez pipermina eta piper txorizeroa birrinduta). Patata egosten utziko dugu, baina haustera iritsi gabe.

Dadotan ebakiko dugu hegaluzea, eta gatza eta piperbeltza gehituko dizkiogu. Hegaluzea patatetara bota, eta irakiten utziko dugu.

1 visualización0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
bottom of page