top of page

Atxarreko Kepa Deuna

  • Itziar Lopategi
  • 29 jun 2015
  • 1 Min. de lectura

ATXARRE (Ibarrangelu)

Deskribapena:

311,3 metrotara dagoen Atxarre mendian kokaturik dago. Hemendik Urdaibaiko itsasadarreko ikuspegi ederra ikus daiteke

Historia:

Aintzina Agirreko Kepa Deuna bezala ezagutzen zen, badirudi lehen baseliza XV. mendean eraiki zela. Itsasoari loturik dagoen herri baten kokaturik dagoenez, santu arrantzale baten aukeraketa ekarri zuela uste da. Bere babes ezagatik, ekaitzen erasoengatik eta herri-gunetik hurrun egoteagatik, hainbat bider berreraiki behar izan da. Ermitauen bizileku ere izan da

Kokapena:

Gernikatik Lekeitiora doan bidea hartuko dugu BI-638, Muruetaganara heltzerakoan BI-3237 bidetik joko dugu Ibarrangelurantza. Herri hau pasatzerakoan Akodarantz jarraituko dugu. Akorda baino kilometro bat lehenago Atxarre mendira doan seinalea aurkituko dugu. Hor itxiko dugu kotxea eta oinez jarraituko dugu tontorreraino.

Kondairak:

Badirudi Ibarrangelun oin baten itxura zuen zulo bat zegoela harri baten gainean. Jendeak Kepa Deunari zegokiola esaten zuen, Atxarretik jeisterakoan egin zuen urratsa zela, beste bat Armendua deituriko lekuan utzi zuela esaten zuten.

Ohiturak:

Aintzina prozesioan baseliza honetaraino igotzeko ohitura zegoen. Mezatan gatza bedeinkapena egiten zen. Bedeinkatutako gatza beherago dagoen Dantzaleku deritzon lekuan sakabanatzen zen. Leku hori bidegurutze baten dago eta hiru harri handi daude bertan, akelarreak ospatzen ziren lekua zen antza. Baselizan bedeinkaturiko gatza ortu eta itsasontzietan sakabanatzen zen, uzta eta arrantza onaren eskaera eginez.

 
 
 

Comments


bottom of page