top of page
Buscar
  • Itziar Lopategi

Gaztelugatxeko Doniene


Gaztelugatxe Bizkaiko kostaldeko arrokazko uhartetxo bat da, eta hara zubi bat pasatuz iritsi daiteke.Bermeoko lurretan dago,herri horren ipar-mendebaldean; hala ere, hurbilago du Bakioko herria, uhartetik lau kilometro hego-mendebaldera. Uhartetxoaren gorenean dagoen baselizari Gaztelugatxeko Doniene edo San Juan Gaztelugatxekoa deritzo, eta Euskal Herriko interesgune turistiko garrantzitsua da. 231 eskailera igo behar dira baselizaraino heltzeko.

Aketze haitzarekin batera Matxitxako lurmuturrera doan eremu guztia biotopo babestua da, itsas-hegaztien santutegia.

Ohituraren arabera, hara igotzen denak ezkila hiru aldiz jo behar du, eta desio bat eskatu. Horrela, eskailerak igotzen egindako esfortzua ordaintzen da

1978. urteko urriaren 10ean tenpluari sua eman zioten eta sakrilegio-egileek santuaren burua haitzetatik behera bota zuten. Doniene Santutegiko Zaintzaile Taldea sortu zen horren ondorioz, eta bi urte igarota tenplua berreraiki zen. Hegaluze saria jaso zuen talde horrek.

0 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
bottom of page