INTXAURSALTSA Gabonetako postrea
- Urdaibai Tour
- 23 dic 2014
- 1 Min. de lectura

OSAGAIAK:
· 250g intxaur zurituta,
· Litro 1 esne,
· 250g azukre,
· limoi azal baten zatitxu bat,
· kanela zati bat.
Nola egin: 1- Lehenengo, intxaurrak txikitu behar doguz xehe-xehe,pasta fin-fin bat lortu arte. 2-Bitartean, lapiko baten esnie ipiniko dogu berotzen, eta limoiaren azala eta kanela zatitxoa gehituko dautzoguz horrela esneak zaporea har dagian. 3-Esnea egosten hasten danien, surtetik kendu, limoia eta kanela zatitxoak atara, eta azukeriegaz eta intxaurrarrekaz egindako pasta fin hori gehituko dogu. 4-Horreri guztixeri bueltak eman behar dautzaguz, urtu arte. Orduan, surten jarriko dogu barriro. 5-Orain, pazientzia handiz, bueltak emoten hasi eta gure nahasketa loditzen joango da. Ordu erdian edo hiru ordu laurdenean, gitxi gorabehera, intxaur saltsa nahiko lodituta egongo da, eta surtetik kentzeko une aproposa izango da. 6-Amaitzeko, epel edo hotz dagoenean (hori gustuaren arabera izango da),jateko prest daukagu gure gaurko postre gozoa!!! On egin!
Comments